Hauteskunde-deialdiaren aurrean: eutsi borrokari kalean.
Hauteskunde-aurrerapenaren aurrean, borroka irekiari, independentzia politikoari eta behetik antolatzeari eustea defendatzen dugu.
IrakurriHauteskunde-aurrerapenaren aurrean, borroka irekiari, independentzia politikoari eta behetik antolatzeari eustea defendatzen dugu.
IrakurriElite politiko eta ekonomikoek ez diote botereari borrokarik gabe uko egingo. Gizartea eraldatu nahi badugu, erresistentziak eta gatazkak antolatu behar ditugu, ofentsibara pasatzeko eta beste mundu bat eraikitzeko gai izan gaitezen. Behetik geure erakundeak sortzearen eta erregimen españolaren kateak hautsiko dituen prozesu konstituziogileak bultzatzearen alde egiten dugu, aliantza eta sinergia internazionalak bilatuz.
Langile klaseak, zentzu zabalean ulertuta, aldaketa sozialaren protagonista izan behar du. Enpresa handiak desjabetzearen, ekonomiaren sektore estrategikoak sozializatzearen eta demokrazia bizitza sozialaren esparru guztietara zabaltzearen alde gaude. Plangintza ekonomikoaren alde egiten dugu, baita langile klaseak gizarteari eragiten dioten funtsezko erabakietan modu aktibo eta demokratikoan parte hartzearen alde ere.
Gure ustez, lehenengo zeregina —gizarte gisa bideragarriak izateko aurrebaldintza— martxan dagoen hondamendi ekologikoari aurre egitea eta hura geldiaraztea da. Hondamendi hori produktibismo irrazionalak eta sistema kapitalistaren berezko desordenak sortu eta bultzatzen dute. Gizateria osoa zeharkatzen duen krisi hau gutxi batzuen jardunak, pribilegioek eta etekinek eragiten dute. Lana banatuko duen, beharrezkoa ez den ekoizpena eta erauzketa jasanezina geldiaraziko dituen eta gizarte bidezkoagoak eta berdinzaleagoak eraikitzea ahalbidetuko duen ekologia herrikoiaren alde egiten dugu.
Funtsezkoa iruditzen zaigu patriarkatuaren eta indarkeria matxistaren aurkako borroka erdigunean jartzea. Ugalketa soziala sozializatzearen eta demokratizatzearen alde egiten dugu, mugimendu feminista globalak egin duen bezala. Emakumeen emantzipazioa borroka zentrala, propioa eta menpekoa ez dena da; gizarte osoa zeharkatzen du eta esparru guztietan zeharka bere egin behar da, transfeminismo ireki baten ikuspegitik, LGTBIQ borrokekin gurutzatuta.
Antikapitalistak Euskal Herria. Antolakuntza, borroka, lanketa politikoa eta alternatibak behetik eraikitzea.